Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Oinarrizko gizarte zerbitzua

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua gizarte zerbitzuen sistema publikoko oinarrizko unitate komunitarioa da, babes sozialekoa. Helburu nagusia Mankomunitatea osatzen duten herrietako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da. Begirada prebentzioan jartzen da eta pertsonen beharrak eta arazoak asetu nahiz konpontzen laguntzeko tresnak jartzen dira eskuragarri.

Programak:

1.- Harrera eta Orientabide sozialerako Programa

ZER DA? Gizarte Zerbitzuen sarera sartzeko atea da, populazio osoari zuzendutakoa. Bertan gizarte zerbitzuen eta gizarte babes sistemaren baliabideei buruzko informazioa eskuratu, eskaerak egin, orientazioa eta lehen erantzuna jaso daitezke.

ZERBITZUAK
  • Dauden laguntzen informazioa jaso eta tramitazioa hasi: Gizarteratze Errenta, Larrialdietarako Laguntzak, Laguntza bereziak, familia ugariak, eszedentziak eta abar.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gainontzeko programetara deribazioa.
  • Beste zerbitzuetarako deribazioa: hezkuntza sistema, osasun sarea, etxebizitza zerbitzuak, beste zerbitzu espezializatuak eta abar.

2.- Familia eta Adin txikikoen Programa

ZER DA? Adin txikikoen, nerabeen, gazteen eta familien beharrak asetzea helburu duen programa da.

ZERBITZUAK

  • Familiekin, haurrekin eta gazteekin sor daitezkeen galdera, behar, zalantza eta zailtasunetan laguntza ematea.
  • Banantze prozesuetan informazioa eta orientazioa ematea.
  • Adin txikikoen ongizatea bermatzeko ekintzak antolatzea: prebentzio programak, sentsibilizazio kanpainak, hitzaldiak, tailerrak eta abar.
  • Genero berdintasuna sustatzeko programak.

3.- Autonomia pertsonala sustatu eta Menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko Programa

ZER DA? Adinagatik edo osasun arazoengandik mendekotasun egoeren daudenei sostengua ematea helburu duen programa da. Pertsona hauek ahalik eta baldintza onenetan bere eremuan mantentzeko lan egiten da.

ZERBITZUAK:

  • Autonomia pertsonala sustatzeko gizarte zerbitzuen sistemak dituen prestazioen inguruko informazioa eman.
  • Laguntza ezberdinen tramitazioa.
  • Mendekotasunaren balorazio eskaeren tramitazioa.
  • Etxean jarraitzeko laguntzak (etxez etxeko zerbitzua, etxean zaindua izateko diru-laguntza ezberdinak, larrialdietako telefono zerbitzua eta abar)
  • Etxetik kanpoko baliabideak (eguneko zentroak, zahar-etxeak eta abar)
  • Material ortopresikoaren mailegua.

BESTEAK: Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua (Beren kabuz bizitzeko zailtasunak dituzten pertsonak beraien etxean zaindu eta laguntzeko zerbitzua)

4.- Gizarteratze Programa

ZER DA? Gizarteratze eta laneratze prozesuetan zailtasunak dituztenei laguntzea helburu duen programa da (denbora luzez langabezian daudenak, zailtasun ekonomiko larriak dituztenak eta abar).

ZERBITZUAK:

  • Babesturiko Gizarte Lanaren kudeaketa (lan gizarteratze laguntza).
  • Lan komunitarioen kudeaketa eta jarraipena.
  • Etorkinen harrera eta erregulazio prozesua bideratzea.
  • Etorkinentzako gaztelera klaseen kudeaketa.
  • Elikagai bankuaren kudeaketa.